XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denok misiolari

Amabi auek bidali zituen (Mt.9,36-10,8)

ZENBAT misiolari! Zenbat gizon eta emakume urrutietara joan eta antxe jo ta ke lanean pobrei eta ezjakiñei erakusten!

Ez zen Euskalerrian erri bat izango misiolaririk ez zuenik.

Gure erri santuak denetatik eta denetarako eman du.

Oraindik asko ez dela gure errietan apez, erlijioso eta erlijiosa ugari zen; eta laikoak (ezkonduak edo ezkongabeak).

Gaur ezin errean bertze orrenbertze, tamalez.

Jainkoaren erreinua ezagutzen ez zuten errialdeetara joatea aintziñako oitura da.

Jesus bera asi zen jarraitzaille zituenak bidaltzen.

Era batera edo bertzera Jesusen mezua zabaldu eta iragarri egin bear da.

Fedea eta jainkoaren doaia ez da kolkoan gordetzeko, erakusteko eta nor-nairi erakusteko baizik.

Bidalitako guztiek, misiolari guztiek, jakiña da, ez dituzte gauza guztiak ondo egin.

Norbere iritzia eta kultura eta pentsakera ezartzeko erabilli dute Jesus'en Ebanjelioa.

Aspaldi onetan au erraten da: Jainkoaren izenean astakeririk aundienak egin dira.

Gauzak eta erak, zorionez, aldatu direla uste dut.

Egun misiolari dijoanak argi dauka zer egin, nola jokatu eta nun pausoak eman bear dituen.

Kanpoko errialdeetan misiolari izateko, ordea, emen izan bear da.

Emen misiolari ez denak ez du deusik egingo emendik kanpo.

Etxean, parrokian, errian, elizbarrutian izan bear da misiolari aurrena.

Orrela jokatzen ez dugun bitartean... jai daukagu.

Eta laikoen mundua landu bearrean aurkitzen gera.

Apezak gero eta gutxiago izango dira gure errian; laikoen ordua da!

Baiña laikoak prestatu egin bear dira, laikoen ondoan egon bear dugu, aien animatzaille izan bear dugu.

Laikoak, ezkonduak edo ezkongabeak, elduak edo gazteak, lan aundia eta ederra dute elizan; Elizako ateak zabaldu egin bear dizkiegu, sartu eta lan egin dezaten.

Eta laikoak ez du lotsarik izan bear dogokion lana egiteko.

Laikoek gero eta kontzientzia aundiagoa dute Bataioarekin, elizako konpromisoarekin.

Eta au Espirituaren lana da.

Ezagutzen dut bikote bat, bost seme-alaben guraso direnak, oraindik sasoiko eta osasuntsu, irurogei urte azpitik, pastoral edo ebanjelizazio lanetan buru-belarri sartu nai dutenak.

Orain arte parrokian aritu dira; emendik aurrera lana utzi, soldata txikiagoarekin, pastoral lanean jardun nai dute etengabe.